Eranskina A — Hezkuntza ingurua, hizkuntzen agerrera eta curriculuma proiektuaren ebaluaziorakoak

Proiektuaren azken emaitza izango da hizkuntzaren didaktika markoaren inguruko hainbat puntu interesgarriren zerrenda heterodoxo eta sakona sortzea, ikasleek ikasitakoa aplikatuz eta hausnarketa kritikoa eginez lortutakoa. Horrek ikasleei aukera emango die hizkuntzen didaktika eta hezkuntza sistemaren inguruko ikuspegi zabala eta kritikoa garatzeko oinarriak ezartzeko, baita ere jakin beharreko hainbat ezaugarriren berri jakiteko ere.

Proiektuaren azken fasean taldeek sortutako baliabideak aurkeztuko dituzte mintegietan beste ikasleen aurrean, debatea sortzea helburu.

Bideozko ekoizpenez gain, irakasleari idatzizko txosten/protfolioa ere emango diote, bideoetako nondik norakoak azalduaz; zein mintegian bizitakoen laburpen batekin.

A.1 Bideoak banaka ebaluatzeko errubrika

Bideoak banaka ebaluatzeko errubrika
0-2 3-5 6-8 9-10
Ikuspegi Kritikoa
Ez dago ikuspegi kritikorik. Ikuspegi kritikoa azalekoa da. Ikuspegi kritikoaren adierazpena argia da, baina hobetu daiteke. Ikuspegi kritikoa oso garatua eta sakona da.
Edukiaren Kalitatea
Edukiak ez dira koherenteak edo desegokiak dira. Edukiak oinarrizkoak dira eta argitasun falta dute. Edukiak onak dira eta argiak, baina hobetu daitezke. Edukiak oso ondo egituratuak eta informazioz beteak dira.
Originaltasuna eta Sormena
Ez dago originaltasun edo sormenik. Originaltasuna eta sormena gutxi dira. Originaltasun eta sormen puntu batzuk daude, baina gehiago landu daiteke. Originaltasuna eta sormena oso agerikoak dira eta nabarmenak.
Ahozkotasuna eta Ahozko Adierazpena
Ahozkotasuna eta adierazpena oso eskasak dira. Ahozkotasuna eta adierazpena nahikoak dira baina hobetu daitezke. Ahozkotasuna eta adierazpena onak dira baina hobetu daitezke. Ahozkotasuna eta adierazpena oso onak eta argiak dira.
Baliabideen Erabilera
Baliabide gutxi edo desegokiak erabili dira. Baliabideak nahikoak dira baina ez dira ondo integratu. Baliabideak ondo erabili dira, baina hobetu daiteke. Baliabideak oso ondo aukeratu eta erabili dira.
Hausnarketa Eragiteko Gaitasuna
Ez du hausnarketa eragiten. Hausnarketa eragiteko gaitasuna mugatua da. Hausnarketa eragiteko gaitasuna ona da baina hobetu daiteke. Hausnarketa eragiteko gaitasuna oso ona eta argia da.

A.2 Taldearen bideo sorta ebaluatzeko errubrika

Taldearen bideo sorta ebaluatzeko errubrika
0-2 3-5 6-8 9-10
Taldeko Koordinazioa eta Lankidetza
Ez dago koordinazio edo lankidetzarik. Koordinazioa eta lankidetza gutxi dira. Koordinazioa eta lankidetza onak dira baina hobetu daitezke. Koordinazioa eta lankidetza oso onak eta eraginkorrak dira.
Ekoizpen Orokorraren Kalitatea
Ekoizpenaren kalitatea oso eskasa da. Ekoizpenaren kalitatea nahikoa da baina hobetu daiteke. Ekoizpenaren kalitatea ona da baina hobetu daiteke. Ekoizpenaren kalitatea oso ona eta zaindua da.
Bideoen Arteko Koherentzia
Ez dago koherentziarik bideoen artean. Koherentzia gutxi dago bideoen artean. Koherentzia ona da baina hobetu daiteke. Bideoen arteko koherentzia oso ona da eta argia.
Hausnarketa Eragiteko Gaitasuna
Ez du hausnarketa eragiten. Hausnarketa eragiteko gaitasuna mugatua da. Hausnarketa eragiteko gaitasuna ona da baina hobetu daiteke. Hausnarketa eragiteko gaitasuna oso ona eta argia da.

A.3 Txostenerako Ebaluazio Errubrika

Txostenerako Ebaluazio Errubrika
Kategoria 0-2 3-4 5-8 9-10
Edukiaren Sakontasuna eta Analisia
Edukiak azalekoak dira eta ez dute sakontasunik. Ez dago analisi kritikorik edo oso mugatua da. Edukiak oinarrizkoak dira eta sakontasun nahikorik gabe. Analisi kritikoa azalekoa da. Edukiak onak dira eta sakontasun nahikoa dute. Analisi kritikoa egokia da baina hobetu daiteke. Edukiak oso sakonak dira eta informazio zehatza eskaintzen dute. Analisi kritikoa oso ona eta sakona da, ideiak argi eta garbi azaltzen dira.
Argudioen Koherentzia eta Estruktura
Argudioak ez dira koherenteak eta txostena ez dago ondo estrukturatua. Ideiak nahasirik daude. Argudioak koherentzia gutxi dute eta txostenaren estruktura hobetu daiteke. Ideiak modu nahikoan antolatuak daude. Argudioak koherenteak dira eta txostenaren estruktura ona da, baina hobetu daiteke. Ideiak modu logiko batean antolatuak daude. Argudioak oso koherenteak dira eta txostenaren estruktura oso ona da. Ideiak modu argi eta ordenatu batean aurkezten dira, irakurlea gidatuz.
Idazkera
Idazkera oso eskasa da, akats ortografiko eta gramatikal ugari ditu. Adierazpena ez da argia eta ulergarria. Idazkera nahikoa da baina akats ortografiko eta gramatikal batzuk ditu. Adierazpena nahiko argia da baina hobetu daiteke. Idazkera ona da, akats gutxi ditu eta adierazpena argia da. Idazkera oso ona da, akats ortografiko eta gramatikalik gabekoa. Adierazpena oso argia eta ulergarria da, irakurleari ideiak ondo helarazten dizkio.