5 Hizkuntzen irakaskuntzarako metodoak

GitPitch

Zenbait galdera hasieran erantzuteko:

  1. Badago alderik, zure ustez, ikuspegia, metodoa eta teknika kontzeptuen artean?
  2. Zerk osatzen du hizkuntzen irakaskuntzarako metodoa?
  3. Zein metodo daude hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzarako?
  4. Zein ezaugarri dituzte?

Galderon lehenengo erantzun bat eman behar zenuke(te), argiago ulertzeko segidan datorren teoria-eta. Horretan aurreko galderei erantzun oinarritu bat ematen saiatu nahi da.

‘Edward Anthony, 1963’,

(Richards, C eta Rodgers, S, 2009)

5.1 Hizkuntzari buruzko teoriak

Kontzeptu batzuk oinarrizkoak dira hizkuntzen ikas-irakaskuntzaz aritzeko:

Hizkuntza jabekuntza
Gizakien berezko prozesua eta inkontzientea
Hizkuntzaren arauak berez barneratzen dira
Hizkuntzaren erabilera naturalean egina
Komunikatzeko helburua
Hizkuntza-formari arreta gutxi
Hizkuntza ikaskuntza
Prozesu kontzientea
Hizkuntzaren sistema ikasia
Ikasketa formala
Bigarren Hizkuntza
Hizkuntzak komunikazioan funtzio soziala eta instituzionala betetzen du
Komunitate batzuek hizkuntza sistema bi dituzte arrazoi historiko eta sozialek eratuak.
Adibidez: gaztelania (edo euskara) EHan ikastea
Atzerriko Hizkuntza
Testuinguru instituzionalean ikasten da eta ez du funtzio sozialik gizarte horretan.
Adibidez, gaztelania Portugalen (eskola edo unibertsitatean) ikastea

5.1.1 Iraganean

XVIII. eta XIX. mendeetan hizkuntza modernoen irakaskuntza bideratzen zen gramatika arauemailearen ikaskuntzara; horretarako gramatika-itzulpenezko metodoak ikaslea eramaten zuen gramatika era induktiboan ikastera, hitzen zerrenda elebidunak buruz ikastera eta itzulpenak egitera.

XIX. mendearen amaieran hizkuntza eta literaturaren ikaskuntzari begiratu zitzaion. Horretarako, hizkuntza arauak era induktiboan ikasi behar zituen ikasleak eta literaturaren irakasuntzari begiratzen hasi zitzaion. Metodo zuznea deritzo ordukoari. Ezaugarri nabarmenak dira ahozko elkarreraginaren erabilera, xede hizkuntzaren bidez edukiak ikastea eta gramatikari buruzko ikaskuntzak era deduktiboan lantzen ditu.

5.1.2 50ko hamarkadan

Metodo audiolinguala
EEBBetan. Mintzaira hartzen zen hizkuntzaren oinarritzat
Metodo situazionala
Erresuma batuan, edukiak egoera jakinetan aurkezten eta lantzen ziren.
Metodo estruktural-globala
Izena, berez, ikus-entzunezko metodo estruktural-globala (IEEG, SGAV) du; Frantzian garatu zen eta hizkuntza laborategiak ziren euren ezaugarri behinena.

5.1.3 80ko hamarkadaren erditik aurrera

Planteamendu komunikatiboa garatu zen orduan; horretan, egiazko komunikazio egoerak indartzen dira. Komunikazioaren unitatetzat testua hartzen da; erabiltzen diren testuak egiazkoak dira eta testuinguratuta lantzen dira, testuinguru jakinetan. Komunikazioa bultzatzeko, lanketak elkarlanean egiten dira (bikoteka, taldeka …). Helburua izaten du hizkuntzaren lau trebetasunen lanketa.

5.1.4 XXI. mendean

Europako Erreferentzia Marku Bateratua (Europako Kontseilua, 2002) bihurtu da hizkuntzaren ikaskuntzaz pentsatzeko ardatz. Errealitate eleaniztunari begiratzen dio. Horretarako hizkuntzan murgiltzea du helburu, Edukien Bitarteko Hizkuntzen Ikaskuntza5; planteamenduak ekintzetan oinarritzen dira eta atazen bitarteko ikaskuntza bideratu nahi izaten da. Elkarrizketa berarizko trebetasuntzat orduan hasten da hartzen.

Oinarrizko Gaitasunen formulazioan sustraituta dago metodoa eta curriculumaren planteamenduetan txertatzen dira. Gizarte berriaren ikasteko eredu berriei erantzuteko mugimendua antzematen da.

Gaitasun komunikatiboa (edo komunikazio-gaitasuna) oinarrizko gaitasunetarikotzat hartzen da.

Ikastetxeetako antolakuntzan aldaketak eragin dira Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua (IHP) eta eleaniztasunerako planteamenduak ahalbidetzeko.

Planteamendu komunikatiboaren ezaugarriak

  1. Eskolako irakaskuntzak badu zerikusirik hizkuntzaren erabilerarekin eta ez hizkuntzaren jakintzarekin
  2. Hizkuntzak eguneroko bizimoduaren komunikazio-egoera errealetan erabiltzeko ikasten dira
  3. Ikasleak/hiztunak oinarrizko trebetasunak garatu behar ditu: ulermenezkoak (irakurri, entzun) eta adierazkorrak (hitz egin, idatzi)
  4. Egoera errealetan hizkuntza erabiltzeak ikasketa eraginkorragoa egiten du
  5. Ikaslea da ikaste-prozesuaren ardatza
  6. Irakaslea ez da ikasketaren erdigunea, eta toki hori ikasleari utzi behar dio ikasketa autonomoagoa egin dezan
  7. Ikaslearen beharrizanak, asmoak eta ikasteko modu anitzak kontuan hartu behar dira, bai eta ikaslearen esperientziak beste hizkuntzen ikasketetan
  8. Material irekiak erabili behar dira: helburuen arabera behar dena gehituz, kenduz edo egokituz
  9. Oreka bat bilatu behar da zuzentasun gramatikalaren eta komunikazio eraginkorraren artean
  10. Dena den, gramatika komunikazioaren zerbitzuan dago (eta ez alderantziz)

5.1.5 Estrukturalismoa (’50)

Behaviorismoa eta linguistika estrukturalean oinarritzen da. Hizkuntza arau jakinak dituen ohitura sistema da. Beraz, irakaskuntzan:

  • Garrantzia du jatorrizko hiztunek elakrrizketan erabiltzen dituzten esaldiak imitatu eta buruz ikasteak.
  • Hizkuntza ikastea ohitura linguistikoak ikastea da. Behin eta berriro errepikatu behar dira egiturok.
  • Ahalegin handia egiten da ikasleak ez dezan okerrik egin.
  • Egiturak progresiboki ordenatzen dira eta banan banan irakasten.
  • Garrantzi berezia ematen zaio ahoskerari.
  • Gramatika deduktiboki azaltzen da adibideen bitartez.
  • Entzun-ikusgailuak erabiltzen dira: zintak, hizkuntza laborategiak eta metodo bisualak

5.1.6 Nozional-funtzionala (’70)

Hizkuntzaren dimentsio semantiko-komunikatiboari begiratzen zaio. Hizkuntza tresnatzat hartzen da, funtzio joakin bat lortzeko erabiltzen dena. Beraz, irakasuntzan:

  • Edukiak antolatnze dira adieraren eta tuntzioaren arabera (National Syllabuses, Wilkins, 1976)
  • Gramatikaren irakaskuntzari ez zaio garrantzi handirik ematen.
  • Hizketarako egiturak irakatsi behar dira.
  • Nozioen (hitzen esangura, denbora…) eta funtzioen (agurtzea, aurkeztea…) arteko loturari garrantzia.
  • Irakaskuntza programek honakoak zehaztu behar ditu ikaslea komunikatzeko:
  • Gramatika
  • Lexikoa
  • Gaiak
  • Nozioak
  • Kontzeptuak

5.1.7 Interaktiboa (’80)

Hizkuntza ulertzen da elkarreragin moduan, norberaren garapenerako eta elkarreragin sozioalerako. Beraz, honela ulertu behar da irakasuntza:

  • Elkarreraginean agertzen diren egiturak aztertu eta irakatsi:
  • Negoziazioa
  • Ekintza

Los estudiantes logran la facilidad en el usa de una lengua cuando su atención se centra en transmitir y recibir mensajes auténticos. Rivers1987

Adibideak: Hizkuntza jardueren bidez ikastea, programazio neurolinguistikoa, hizkuntzaren ikaskuntza kooperatiboa, Edukietan oinarritutako irakaskuntza.

5.1.8 Galdera nagusi bi erantzuteko:

Zer prozesu kognitibok eta psikolinguistikok hartzen du parte hizkuntzaren ikaskuntzan?

Zein baldintza dira nahitaezkoak ikaskuntza-prozesu horiek aurrera eramateko?

  1. KRASHEN-en Monitorearen Eredua (1981) eredu naturala Jabekuntza eta ikaskuntza bereizten ditu.

Stephen Krashen (1987) psikolinguistak hizkuntza‐informazioa prozesatzeko –eta ondorioz hizkuntza gaitasuna lortzeko ere‐ bi prozesu bereizi zituen: jabekuntza (acquisition) eta ikaskuntza (learning), hurrenez hurren.

5.1.8.1 Hizkuntzen jabekuntza

Ezaugarriak Prozesua Emaitza
Praktikoa
Erabilerari lotua (elkarreragina).
Ez-kontzientea.
Okerrez jabetzen garen arren, ez dakigu zergatia (gramatika arauak)
Egoera komunikatiboan input ulergarria jaso ondoren berez sortzen den hizkuntza-gaitasuna Era automatikoan sortzen eta ateratzen diren hitzak eta esaldiak

5.1.8.2 Hizkuntzen ikaskuntza

Ezaugarriak
Indukzio eta dedukzio prozesu logikoen emaitza.
Arau, definiziko, printzipio eta informazio-unitateen ezagutza esplizitua
Arreta kontzientea
Arrazoiaren eremua
Metahizkuntza: hizkuntzari buruzko ezagutza teorikoa.
Itzulpen-mekanismoa: H1ean esaldiak sortu eta hizkuntza ezagutza formala erabilz H2ko esaldi bihurtu.
Monitorearen teoria.

Eta praktikan zer?

Praktikan maiz ikusten ditugu bata eta bestea hiztun baten jardueran. Ez dira nahastu behar:

  • Berezko ezagutza eskuratzea jabekuntza prozesuaren ardura da.
  • Arrazoiaren bitarteko ezagutza ikaskuntzari dagokio.

5.1.8.3 Nola jabetzen da bigarren hizkuntzaz pertsona bat?

Krashenek (1987) dioenez hizkuntzaz jabetzen gara I+1 ulertzean.

Ekuazio horretako elementuak hauek dira:

I
Hizkuntza inputa
+1
Ulertzen dena baino maila bat gehiago

Hizkuntza-inputaren bitartez hizkuntzaren jabe izateko beharrezkoa da:

  • Inputa ulergarria izatea.
  • Arreta edo interesa piztu behar du.
  • Hizkuntza osotasunean agertu behar da, ez arau gramatikalak soilik.
  • Xede-hizkuntza hitz egiten den eremuan murgilduta.

5.1.8.4 Haurrak nola jabetzen dira hizkuntzaz

Itziar Laka (2005)

Jaio aurretik: Amaren hizkuntzaren doinu batzuk bereizten ditu.

Jaio bezain laster: Soinuak izan daitezkeen fonema guztiak bereizteko gaitasuna du. Gero hori galdu egiten da. Lehen 4-5 hilabeteetan.

Adibideak
Japoniarrek eta txinatarrek R eta L. Denok berdin erabiltzen duzue gaztelaniazko J? Entzun.
Euskara ikasten duten helduek ergatiboaren K.

Hizkuntza jakinen fonologia bereganatu ahala, soinuak bereizteari uzten zaio.

6 hilabetetik aurrera: Egiturez jabetzen hasten dira. Helduen hitz jarioan silabak non diren sumatzen dute. Frekuentziak ateratzen dituzte. Fonologiaz eta silabez jabetzean “ma”, “pa”… silabak egiten dituzte. Mundu osoko ume guztiak silaba berberak egiten dituzte hasieran: ezpainkaria (b, m, p)+bokala.

Ondoren… espezialiazazioa: hizkuntzari dagozkion soinu bereziak egiten dituzte.

3 urterekin: Hizkuntza ikasi du: atal guztien jabekuntza ez da aldi berean egiten (ikertzen ari dira).

5.2 Metodoaren diseinua

Metodoa diseinatzeko orduan, ikasleen eta irakasleen jardunak antolatzeko irizpideak eta baliabideen erabilerarako irizpideak ezarri behar dira.

5.2.1 Ikaslearen zeregina

5.2.2 Irakaslearen zeregina

5.2.3 Baliabide materialak

5.3 Hizkuntzaren ikaskuntza kooperatiboa

“El aprendizaje cooperativo es una actividad de aprendizaje en grupo organizada de manera que el aprendizaje esté en dependencia del intercambio de información, socialmente estructurado, entre los alumnos distribuidos en grupos, y en el cual a cada alumno se le considera responsable de su propio aprendizaje y se le motiva para aumentar el aprendizaje de los demás.”

(Olsen y Kagan, 1992: 8)

Hizkuntzen ikaskuntza komunikatiboaren ildokoa da ikaskuntza kooperatiboa. Hona zergatik:

  • Hizkuntza era naturalean lantzen da taldean eta bakarka egiten diren jardueren bidez.
  • Elkarreraginaren bidez hizkuntzaren sistema lantzen da: lexikoa, hizkuntza-egiturak eta funtzio komunikatiboak.
  • Komunikazio- eta ikas-estrategiak lantzen dira.


  1. Ingelesezko CLIL akronimoaz aipatzen da askotan↩︎