Hizkuntzaren Didaktika (Lehen Hezkuntza) V-2021-09-16
UPV/EHU2021/2022
Hizkuntzaren Didaktika (LH): apunteak 2020/2021

Jakingarriak
Hemen duzun dokumentuak ikasgairako beharko dituzun elementu gehienak ditu berton edo estekatuta:
- Ikasgaiaren gida eta nirekin harremanetan paratzeko argigarriak
- Gida ofiziala (kapitulu honetan)
- Kapitulurik kapitulu, apunteak, diapositibetarako estekak eta bakoitzaren amaieran bibliografia eta ariketak aurkituko dituzu.
Goiko “download” botoian PDF(?) edo EPUB formatuan ere jaits dezakezue gida.
Irakaslea: Juan Abasolo
Nirekin kontaktuan jartzeko, Telegram erabiltzea gomendatzen dizuet, korreoak eta abar baino eraginkorragoa baita. Hala ere, batzuetan ibili ez arren eta biltegiratze gaitasun urria badu ere, denok dugunez UPV/EHUko korreoa, komunikazio ofizialak bertatik egin behar ditugu. Aurten zuen banaketa zerrenda ez dabil.
- Telegram: [abildua] JuanAbasolo
- emaila: juan [puntu] abasolo [abildua] ehu [puntu] eus
- Bulegoa: 3S40B
- Tutoretzak: https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak
Aurretik norbaitekin hitzordua egiten dudanean hor ere agertuko da. Fakultatekoa edo GAURrekoa bitaminizatua, beraz.
Ikastaldea: LH 32, 3. maila, lehenengo lauhilekoan.
Balibideak partekatzeko, eztabaida informaletarako eta azken momentuko informazio edo premietarako-eta proposatzen dizuedan foroa hemen duzue. Hori erabiltzeko Telegrameko kontua egin beharko duzue (telefonoan edo ordenagailuan erabil dezakezue). Whatsappeko taldeen antzerako kudeaketa du, baina inori telefono zenbakia eman beharrik gabe.
Ikasgaiaren lehenengo zatian ia ez dugu erabiliko Moodle-n oinarritutako plataformarik.
Ikasgaia: Gida hau UPV/EHUko web orritik bertatik hartutakoa da, beraz, irakurri eta aztertuta baduzu, hurrengo pausura iragan.
Proiektua: