Hirugarren jarduera (1/3)

Heziberri 2020 proiektuaren barruan badira zenbait sekuentzia didaktiko. Hortik hasita nabigatu behar duzu sekuentzia didaktiko batzuk aurkitzeko; aurkitutakoan txosten labur bat idatzi beharko duzu(e) egituraketaren berri emanaz, bereziki kontu hauek kontuan izanda:

  • gaitasunak eta helburuak (behar bereziak, irakurzaletasuna, kokapena curriculum dekretuan…)
  • taldekatzea (teknikarik? …)
  • berdinen arteko tutoretza (bai/ez)
  • familien, ingurunearen… parte hartzea (bai/ez, zein neurritan…)
  • baliabideak edo materialak originalak diren eta zein neurritan
  • denboralizazioa

Taldeko txosten bat egin behar duzue, zeinetan sekuentzia didaktiko bat baino gehiago agertu beharko diren aztertuta.