Ahozko aurkezpena ebaluatzeko errubrika
Hurrengo errubrika hau erabiliko dugu ahozko ebaluazioetarako
| Hobekuntza franko behar duen lana | Lan nahikoa | Lan ona | Lan bikaina | |
|---|---|---|---|---|
| Taldeko lana | Taldekideen artean ez da elkarlanik egon eta lanean nabaritzen da | Kohesio falta dago, lana taldekideen artean banatu dute baina oso zaila da tokatu zaien zatiaz hitz egitea. | Lana taldekideen artean banatu dute baina azken entsegua denen artean egin dute. | Koordinazio eta komunikazio handia dago, guztiek tokatu zaien zatia ondo egin dute. |
| Edukiak | Edukiak txarto hautau dituzte, txarto antolatuta daude eta errepikatuta | Edukiak egokiak dira, baina edukiak hobeto antolatu daitezke | Edukiak ondo aukeratu dituzte, ondo antolatuta daude eta ondo azalduta | Edukiak ondo aukeratu dituzte, ondo antolatuta daude eta ondo azalduta. |
| Irudia | Kolorea txarto aukeratu da, testu gehiegi, ikusteko arazoak. | Aurkezpena ondo ikusten da, baina itxusia da. | Argazkiak ondo aukeratu dira, testua orekatua da, ondo ikusten da. | Argazkiak ondo aukeratu dira, testua orekatua da, gainera, ikusten dena oso erakargarria da. |
| Ahozko aurkezpena | Isilune handiak, testua falta da. Diapositibak nahasten dira. | Aurkezpena egokia da, baina denboretara egokitzeko arazoak. Ahozkera arazoak. | Aurkezpen egokia, denboretara ondo egokituta, ahozkera ona. | Aurkezpen egokia, denboretara ondo egokituta, ahozkera ona. Gorpuzkerak, aurpegikerak eta keinuek diskurtsoari indarra ematen diote. |