IDU eta hizkuntza 👩‍🏫

Juan Abasolo

Diseinu Unibertsalaren hastapenetan sortutakoa da inguru hau, gaur oso kritikatua

Jatorria

  • Arkitekturatik eratorria.
  • Irakaskuntzara duela 20 urte ekarria.
  • Legedi berriek are gehiago indartu dute.

Consider for example, Standard 19 from the draft of the Massachusetts English Language Art Curriculum Frameworks, which states, ” Students will write compositions, such as narratives, summaries, essays, letters, or directions, with a clear focus supported by logically related ideas and sufficient details” (March 2000). While this standard provides students with options for written expression, such as essays, directions, etc., this standard is not considerate to all learners. The fact that the standard requires writing focuses the process on text alone. Yet the processes of creating these compositions and learning the skills necessary to summarize, express ideas, provide directions and support one’s work with logical ideas and details can also be learned using other media, singly or in conjunction with text. Some students with disabilities or particular learning preferences might more effectively learn these skills using digitally recorded speech, diagrams, graphics, video, or other multimedia tools. Substituting the word “create” for “write” broadens this standard to address the learning needs of all students, and consequently, provides multiple pathways to reaching the goal, and enables the use of multiple kinds of materials

Rose (2000)

Curriculum dekretuetan

Xedapen orokorretan

– Curriculumerako sarbidearen unibertsaltasuna. Guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukera izatea ekarriko du, eta benetako integraziorako, aukera-berdintasunerako, erabateko parte-hartzerako eta eskola-arrakastarako bidea markatuko du. Ikaskuntzarako diseinu unibertsala hartuko da aintzat irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan.

Hezkuntza Saila (2023a)

2. artikuluan

I. kapitulua 2. artikulua.– Definizioak.

  1. Ikaskuntzarako diseinu unibertsala (IDU): curriculuma garatzeko printzipioak dira, haur guztiei hezkuntzarako sarbidean aukera-berdintasuna ematen dietenak, eta haien helburua benetako inklusioa eta parte-hartzea lortzea da, ikasle guztientzat ikaskuntzarako oztopoak minimizatuz eta ikasteko aukerak maximizatuz

Hezkuntza Saila (2023a)

  1. Ikaskuntzarako diseinu unibertsala (IDU): curriculuma garatzeko printzipioak dira, ikasle guztiei hezkuntzarako sarbidean aukera-berdintasuna ematen dietenak, eta haien helburua benetako inklusio eta parte-hartzea lortzea da, ikasle guztientzat ikaskuntzarako oztopoak minimizatuz eta ikasteko aukerak maximizatuz.

Hezkuntza Saila (2023b)

Aurrerago

5. artikulua.– Haur Hezkuntzaren printzipio orokorrak.

6.– Helburu horrekin berarekin, hartzen diren antolaketa-, metodologia-eta curriculum-neurriek ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren printzipioei jarraituko diete.

Hezkuntza Saila (2023a)

6. artikulua.– Oinarrizko Hezkuntzaren printzipio pedagogikoak.

3.– Honako hauek bermatu behar dira: hezkuntza- eta hizkuntza-inklusioa; arreta pertsonalizatua; ikasleek ikastetxeko egituretan eta elkarbizitzan parte hartzea; ikasteko zailtasun espezifikoak eta gaitasun handiko ikasleak goiz hautematea, eta laguntzeko eta malgutzeko mekanismoak, alternatiba metodologikoak eta beharrezkoak diren beste neurri batzuk abian jartzea. Hezkuntza-inklusioa bermatzeko hartzen diren antolaketa-, metodologia- eta curriculum-neurriak Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren printzipioei jarraitu behar diete, pertsona guztiek hezkuntza-arrakasta lortu dezaten.

Hezkuntza Saila (2023b)

18. artikulua.– Aniztasunari hezkuntza-erantzuna ematea hezkuntza-sistema inklusiboaren esparruan.

5.– Ikastetxeei dagokie ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren ikuspegian oinarritutako elkarbizitza- eta ikaskuntza-ingurune seguruak sortzea eta eraginkortasunez ziurtatzea etapa batetik besterako urratsak eta prestakuntza-ibilbideak.

Hezkuntza Saila (2023a)

23. artikulua.– Hezkuntza-erantzuna hezkuntza-sistema inklusiboaren esparruan.

5.– Ikastetxeei dagokie ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren ikuspegian oinarritutako elkarbizitza- eta ikaskuntza-ingurune seguruak sortzea eta eraginkortasunez ziurtatzea etapa batetik besterako urratsak eta prestakuntzako ibilbidea.

Hezkuntza Saila (2023b)

Maiatzaren 30eko 77/2023 Dekretuaren V. eranskina Ikas-egoerak


c. Ikas-egoeraren curriculum- eta antolamendu-elementuak:

Faseen arabera antolatutako jardueren proposamena: hasierako fasea, garapenekoa eta amaierakoa. Ikaskuntza-jarduerena zein ebaluazio-jarduerena. Barnean direla Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsaleko estrategiak eta ebaluazio-adierazleak, fase bakoitzean.

Hezkuntza Saila (2023b)

IDUari!

Oinarriak

IDUren oinarrian neurozientzia dago. Izan ere, garunek ikasketa prozesuetan nola funtzionatzen duten azaldu dute neurozientziako ikerketek, eta horiek asko lagundu dute garunen egiturak eta funtzionamenduak ulertzen. Ikaskuntza prozesuetan bereziki hiru sare neuronalek garrantzia handia dutela erakutsi du neurozientziak: sare afektiboak, antzemateko sareak eta sare estrategikoak

Hasi (2024)

CAST (2018). UDL and the learning brain. Wakefield, MA: Author. Retrieved from http://www.cast.org/products-services/resources/2018/udl-learning-brain-neuroscience

Zer da Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala?

  • Edukien, metodologien, eta ebaluazioen diseinu inklusiboa.
  • Helburua: ikasle guztientzako aukera berdinak bermatzea.

Azken bertsioa ingelesez dago eta interaktiboki kontsulta daiteke @castUniversalDesignLearning2024

https://udlguidelines.cast.org/more/downloads/

UDLren 3 oinarri nagusiak

  1. Askotariko errepresentazioa: Nola aurkezten den informazioa.
  2. Askotariko ekintza eta adierazpena: Nola adierazten duten ikasleek ikasitakoa.
  3. Askotariko konpromisoa: Ikasteko motibazioa eta interesa.

Bertsioak hainbat izan diren arren, hemen erabiliko dugu 2.2 bertsioa (CAST, 2018) horrek Hik Hasi aldizkariak euskaratutako bertsioa baitu; hala ere, 2024.urtean 3. bertsioa (CAST, 2024) argitaratu dela jakin beza ikasleak edo bestelako irakurleak. Bertsio horrek ingelesez interaktiboki nabigatzeko aukera du webgunean.

Oinarriak

  1. Sare afektiboa:
    Ikaskuntzarako inplikazioarekin lotzen da eta zergatik ikasi galderari erantzuteari begiratzen dio.
    Printzipio nagusia: Ikaskuntzan inplikatzeko modu ugari eskaini
  2. Antzemateko sarea:
    Informazioa irudikatzean dihardu sareak, hau da, zer ikasi galderaren erantzunarekin lotzen da.
    Printzipio nagusia: Informazioa irudikatzeko modu ugari eskaini
  3. Sare estrategikoa:
    Ekintzarekin lotutako neurona-sare honetan dautza planifikazioa, ekintza, prozesuen gaineko monitorizazioa eta abar; hots, nola ikasi galderarekin lotua.
    Printzipio nagusia: Ekintzarako eta adierazpenerako modu ugari eskaini

Ereduak

Ikaskuntzan inplikatzeko modu ugari eskaintzea

  • Interesa erakartzeko aukerak
  • Esfortzuari eta iraunkortasunari eusteko aukerak
  • Auto-erregulaziorako aukerak

Informazioa irudikatzeko modu ugari eskaintzea

  • Pertzepziorako aukerak
  • Hizkuntzarako, adierazpen matematikoetarako eta sinboloetarako aukerak
  • Ulermenerako aukerak

Ekintzarako eta adierazpenerako modu ugari eskaintzea

  • Ekintza fisikorako aukerak
  • Adierazpenerako eta komunikaziorako aukerak
  • Funtzio exekutiboetarako aukerak

Egiaztatze puntuak eta jomugak

Ikaskuntzan inplikatzeaz

Sarrera: Interesa erakartzeko aukerak eskaini

  • Aukera indibidualak eta autonomia optimizatu

  • Garrantzia, balioa eta benetakotasuna optimizatu

  • Mehatxuak eta arreta-galtzeak gutxiagotu

Eraikuntza: Esfortzuari eta iraunkortasunari eusteko aukerak eskaini

  • Helburuen garrantzia nabarmendu

  • Eskakizunak eta baliabideak aldatu erronkak optimizatzeko

  • Kolaborazioa eta komunikazioa sustatu

  • Maisutzara bideraturiko feed-backa elikatu

Barneratzea: Autoerregulatzeko aukerak eskaini

  • Motibazioa optimizatzen duten espektatibak eta sinesmenak sustatu

  • Erronkei aurre egiteko gaitasunak eta estrategiak erraztu

  • Autoebaluazioa eta hausnarketa garatu

Jomuga: ikastun seguru eta motibatuak

Informazioa irudikatzeaz

Sarrera: Hautemateko aukerak eskaini

  • Informazioaren irudikatzea pertsonalizatzeko aukerak eskaini
  • Informazio entzunari alternatibak eskaini
  • Informazio bisualari aukerak eskaini

Eraikuntza: Hizkuntzarako eta adierazpen eta sinboloetarako aukerak eskaini

  • Hiztegia eta sinboloak argitu
  • Sintaxia eta egitura argitu
  • Testuen, idazkera matematikoaren eta sinboloen deskodetzea erraztu
  • Hizkuntza ezberdinen arteko ulermena sustatu
  • Bitarteko ugarien bidez ilustratu

Barneratzea: Ulermenerako aukerak eskaini

  • Aldez aurreko jakintzak aktibatu edo eskaini
  • Patroiak, funtsezko ezaugarriak, ideia nagusiak eta horien arteko erlazioak nabarmendu
  • Informazioaren prozesaketa, bistaratzea eta manipulazioa gidatu
  • Informazioaren transferentzia eta orokortzea maximizatu

Jomuga: ikastun zorrotzak eta jakitunak

Ekintzaz eta adierazpenaz

Sarrera: Ekintza fisikorako aukerak eskaini

  • Erantzuteko, nabigatzeko eta elkarrekintzarako metodoak aldatu
  • Baliabideetarako eta laguntza teknologietarako sarbidea optimizatu

Eraikuntza: Adierazpenerako eta komunikaziorako aukerak eskaini

  • Komunikaziorako bitarteko ugari erabili
  • Eraikuntzarako eta konposiziorako tresna ugari erabili
  • Jardueretarako eta praktikarako laguntza mailakatuarekin jarioa garatu

Barneratzea: Funtzio exekutiborako aukerak eskaini

  • Helburu egokiak ezartzen lagundu
  • Estrategien planifikazioa eta garapena lagundu
  • Informazioaren eta baliabideen kudeaketa erraztu
  • Aurrerapena monitorizatzeko gaitasuna hobetu

Jomuga: ikastun estrategikoak eta helburura bideratuak

IDU eta hizkuntzak

Culturally Responsive Design for English Learners: The UDL Approach

  • PART I: A Foundation for Culturally Responsive Design: How Culture, Context, and Language Shape Learning

    • Chapter 1: Culturally Responsive Design Matters
    • Chapter 2: Learner Variability and CLD Students/ELs
    • Chapter 3: Culturally Responsive Teaching and UDL
    • Chapter 4: The Culturally Responsive Learning Environment
  • PART II: Applying Culturally Responsive Design to Second- or Dual-Language Learning

    • Chapter 5: Dual-Language Learning and UDL
    • Chapter 6: Culturally Responsive Representation
    • Chapter 7: Context Matters
    • Chapter 8: Culturally Responsive Lesson Design
    • Chapter 9: The Policy Foundation

Webgunea

Printzipioak hizkuntzara ekarri

  • Engaiamendua: Ikasleen motibazioa eta parte-hartzea indartzea helburu duen printzipioa da.
    eb., irakasleek tailer dinamikoak, ikasleen interesetara egokitutako materialak, eta elkarrekintzako jarduerak erabil ditzakete.

  • Errepresentazioa: Ikasleei informazioa era desberdinetan aurkeztea
    eb. testu, audio, irudi edo manipulagarriak erabiliz, hizkuntza-aniztasuna eta ulermena sustatzeko.

  • Ekintza eta adierazpena: Ikasleei beren ideiak eta ezagutzak komunikatzeko aukera desberdinak eskaintzea
    eb., ahozko aurkezpenak, idazmen laburrak edo ikus-entzunezko proiektuak.

ISEI-IVEI (2022), pp. 43

Komunikazio trebetasun motak eta garapena

BICS
Oinarrizko Komunikazio Trebetasunak/Basic Interpersonal Communication skills
Eeguneroko egoeretan erabiltzen direnak. Hauen eskuratzea nahiko azkar gertatzen da (2-3 urte).

CALP
Hizkuntza akademiko eta kognitiborako konpetentzia/Cognitive Academic Language Proficiency
Testuinguru formalean erabiltzen den hizkuntza da, kontzeptu konplexuak ulertzeko eta adierazteko behar dena. CALPren garapena denbora gehiago hartzen du (5-7 urte).

BHJren bost etapak

Isilunea/Harrerako edo ekoizpen aurreko etapa
500 hitz inguru uler ditzakete
Ia inoiz ez dute hitz egiten
Keinuak eta gorputz-hizkuntza erabili
Bai/ez erantzun galdera sinpleei

Ekoizpen goiztiarreko etapa
Sei bat hilabete ondoren, 1.000 hitz ulertu ditzakete.
Bai/ez eta galdera sinpleei erantzunez
1 edo 2 hitzeko esaldiak erabiliko dituzte, adierazi edo burua mugituko dute.
6 hilabetetik urtebetera.

Hizketaren agertze etapa
3.000 edo gehiagoko hitz ulertuko dituzte
Gramatika eta ahoskera akatsak dituzten esaldiak eta esamoldeak
zailtasunak hizkuntza abstraktuarekin, sarkasmoarekin eta figuratiboarekin
Urte 1etik 3ra iraun.

Hizkuntza tarteko fluentzia etapa
6.000 edo gehiago
Haien iritziak eman
Galderak egin
Idazlanak ere idatz ditzakete
Esaldi konplexuak erabiliko dituzte, nahiz eta zenbait akats gramatikal izan
3urtetik 5era iraun dezake.

Hizkuntzaren gaitasun aurreratua
Lehen kontaktua izan eta 5 eta 7 urte bitartean lor daiteke
Ia hiztun natiboen ahozko gaitasun maila izango dute
Edukien hiztegia ulertzen dute eta eztabaida akademikoak jarrai ditzakete
Gramatika eta hiztegi erabilera ikaskide natiboen parekoa da

H2 hizkuntza etapa Ezaugarriak Estrategia adibideak
Isilunea/harrerako edo ekoizpen aurreko etapa
H2 esposizioa = 0-6 hilabete

500bat hitz ulertzen dute H2n.

H2 hiztegi akademiko ia batere ez dute ulertzen
Ia ez dute hitz egiten

Keinuak eta gorputz-hizkuntza erabiltzen dituzte

Bai/ez erantzuten diete galdera sinpleei

Ongietorri giroa eskaini, agur sozialen, biziraupenerako hizkuntzaren eta ohiko hiztegi/esaldien zerrendekin

Zintzilikatu ohiko norabideak dituzten taulak edo ikus-entzunezkoak

Parekatu H1 lagun-kideekin
Erabili ikus-entzunezkoak, manipulagarriak, objektu errealak, eta bitarteko digitalak

Ereduak eman eta ariketa praktikoak egin

Egokitu hizketa-erritmoa behar denean

Utzi keinuak, seinalatzea eta erantzun fisikoak erabiltzen

Eman komunikaziorako irudi-taula

Entzute-trebetasunak lehenetsi

Edukietako hiztegiaren muina aurretik irakatsi

Ekoizpen goiztiarreko etapa
H2 esposizioa = 6 hilabetetik 1 urtera

1.000 H2 hitz ulertu, H2

Hiztegi akademiko mugatua ulertzen du.

Bai/ez eta galdera sinpleei erantzuten diete
1 edo 2 hitzeko esaldiak erabiltzen dituzte

Oinarrizko komunikazio-trebetasunak dituzte

Hitzak kopiatu ditzakete

Hizkuntza sinplifikatu baina itxaropenak ez jaitsi

Galdera sinpleak egin (nor, zein, zer, zenbat) 1 edo 2 hitzeko erantzunak lortzeko

Irakatsi hiztegi akademikoa irudiak eta ikus-entzunezkoak erabiliz

Irakurketa korala erabili

Errepikapen eta praktika eskalatuak eskaini

Parekatu H1 lagun-kideeki

Entzumenaren ulermena eta hiztegi erreaktiboa lantzeko fokua jarri

Hizketaren agertze etapa
H2 esposizioa = 1etik 3 urtera

3.000+ H2 hitz ulertzen dute

Ahoz eta idatziz erantzuten dute

Esaldiak eta esamoldeak erabiltzen dituzte

Ohiko gramatika eta ahoskera-erroreak eta akatsak.

Zailtasunak hizkuntza abstraktuarekin, sarkasmoarekin eta figuratiboarekin

Argibideak urratsez urrats berrikusi

Aurretiko ezagutza eta lotura kulturalak egin

Hiztegia berridatzi;

Irakatsi sinonimoak eta antonimoak

Erabili antolatzaile grafikoak, hala nola Venn diagramak, T-taulak eta karaktereen ikuspegi-taulak

Irakurketa laburrak eta erakargarriak erabili

Fokatu deskribatzea, sailkatzea, alderatzea, kontrastatzea, laburtzea eta sintetizatzea

Hizkuntzaren tarteko fluentzia etapa
H2 esposizioa = 3tik 5 urtera

6.000+ H2 hitz ulertu

Iritziak adierazi, galderak egin eta esaldi konplexuak erabiltzen dituzte

Idazlanak eta kontakizun lotuak idazten dituzte

Gramatika-akats puntualak

H1 ez diren ikaskideen maila akademikora hurbildzen dira

Burmuin-lan tresnak eta semantika-sareak erabili

Iritziei eta azalpenak ebaluatzeko “nola” eta “zergatik” galderak egin

Hiztegi abstraktua eta hizkuntza figuratiboa irakatsi

Inferentziak eta ebaluazioak lantzeko fokua jarri

Liburu grabatuak, bideoak eta audio bidezko baliabideak erabili

Testuen irakurketa gidatu gako-galderak eta eskema nagusiak erabiliz

Erronkak pixkanaka gehitu

Hizkuntzaren gaitasun aurreratua
H2 esposizioa = 5etik 7 urtera

12.000+ H2 hitz ulertu

Eduki-hiztegia ulertzen dute

Eztabaida akademikoak jarraitu ditzakete.

Gramatika eta hiztegia H1 ez diren ikaskideen parean.

Hizkuntza akademiko aurreraturako gaitasuna (CALP*)

Oharrak hartzea eta eguneroko trebetasunak irakatsi.

Ikasteko trebetasunak eta azterketetarako prestaketa-trebetasunak irakatsi

UDL Gidalerroak

Ariketa

Aztertu Ralabate and Nelson (2017) eta aukeratu kapitulu bateko atal interesgarri bat, zuk aurreko praktiketan ikusiarekin zerikusia duena.

Azaldu zein den aukeratutako atalaren garrantzia eta horren argitara egin praktiketan ikusitakoaren azalpena eta horren gaineko hausnarketa.

Erreferentziak

CAST. (2018). Ikaskuntza diseinu unibertsalerako eredua 2.2 [antolatzaile grafikoa]. https://www.hikhasi.eus/files/documents/2024/4f9ce60b225d9b9057d1cd85d3e8ae52idu-eskemapdf.pdf
CAST. (2024). The universal design for learning guidelines version 3.0 [graphic organizer].
Hasi, H. (2024). IDU: Aniztasunari erantzuteko tresna. In Hik Hasi. https://www.hikhasi.eus/eu/idu-aniztasunari-erantzuteko-tresna
Hezkuntza Saila. (2023a). 75/2023 DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa, Haur Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 109, 1–41. pp.
Hezkuntza Saila. (2023b). 77/2023 DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 109, 1–374. pp.
ISEI-IVEI. (2022). 2019 ebaluazio diagnostikoa. Txosten ejekutiboa. https://isei-ivei.euskadi.eus/documents/d/guest/informe-ed19_eus?imagePreview=1
Ralabate, P. K. and Nelson, L. L. (2017). Culturally responsive design for english learners: The UDL approach. CAST Professional Publishing.
Rose, D. (2000). Universal design for learning. Journal of Special Education Technology, 15(4), 47–51. pp. https://doi.org/10.1177/016264340001500407