Estrategiak

Hizkuntzaren Didaktika

Hizkuntzen ikaskuntza estrategiak

Ikasleen eta irakasleen galderak eta baieztapenak

Ikasle txarra da

edo

Oso motibatuta dago

edo

Ez dauka motibaziorik

edo

Zergatik ateratzen ote ditu horrelako nota txarrak?

edo

Zergatik ikasten du hain erraz horrek?

Ez dut ondo entzuten

edo

Gogaituta nago akatsekin

edo

Zaila da hizkuntza honetan aritzea!

Testuingurua

80ko eta 90eko hamarkadetako eredu psikopragmatikoari jarraituz

Teoria kognitiboen (ikaskuntzari buruzkoak) eta konstruktibisten garaia da, estrategiez jabetzea komunikazio egoeretan nahiz autonomiaren garapena lortzea izan dira helburuak. Ekintza metakognitiboak bultzatzen dira.

M.L. Villanueva, 1997: 82- 84

Hizkuntza-ikaslea ez da pasiboa

Zenbait ezaugarri propio ditu ikastunak:

  • sinismenak,
  • beharrizanak,
  • motibazioak,
  • estilo kognitiboa,
  • izaera,
  • …

Prozesuan gaitasunak garatzeko eta trebetasunak lantzeko ikasleen prozedurak

Cuq, 2003; Legendre, 1993; Tardif, 1992; Stern, 1983:

  • Planak
  • Buruko ariketa konszienteak, ez konszienteak eta erabat konszienteak
  • Arazoak konpontzeko ekintza kognitiboak portaerak, ekintza funtzionalak

Ikasleak bere ikaskuntza era autonomoan eta aktiboan hobetzeko erabiltzen dituen prozedurak dira ikas-estrategiak

Oxford, 1989

Egoera horiei aurre egiteko metakognizioa, kontzientzia estrategikoa eta esperientzia praktikoa lantzeko bidea ireki

+

Garrantzia ematen hasi zaio: ikasleei ikasten irakastea

Irakasleak, Roy (1991) egilearen arabera:

  • Ikasleak ezagutu behar ditu
  • Hizkuntzaren ikaskuntzaren planifikazioa egiteko ikasleek zer helburu eta estrategia dituzten jakin behar du.
  • Ikasgelako interbentzioa egiteko zer egoera diren egokienak jakin behar du
  • Ebaluazioa egiteko, zer baliabide dauden jakin behar du, ikasleen aurrerapena eta emaitzak ikusteko

Motibazio estrategiak

Ikasteko estrategiak

Komunikazio estrategiak

Motibazioa gaur egun irakasleek aurrean daukaten erronkarik konplexu eta handiena da, zalantza barik

Scheidecker eta Freeman, 199: 116

Motibazio estrategiak

Gizakiarengan helburuak kontuan hartuta portaera positiboa bultzatzen duten teknikak, nahita sortutako motibazioa eraginez.

Dörnyei, 2003: 40

Jarraitu beharreko irizpideak:

  • Motibaziorako oinarrizko baldintzak sortzea.
  • Hasierako motibazioa sortzea.
  • Motibazioa elikatu eta babestea.
  • Atzera begirako autoebaluazio positiboa bultzatzea.

Motibazioaren garrantziaren ondorioz

Irakaskuntzan saiatu behar dugu ikasi behar dutenen motibazioaz ere arduratzen. Horretarako Dörnyeik prestatu eta HABEk euskaratu zuen *Motibazio-estrategiak hizkuntza-ikasgelan artikuluan eskaintzen den irakaslearentzako galdetegia erabil daiteke.

Ikasteko eta komunikatzeko estrategiak

Ikuskera desberdin eta osagarriak zenbaitetan

Ikasleak komunikazioarekin erlazionatutako arazo bat duenean, eta hizkuntza baliabide nahiko ez dituenean, komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (parafrasia erabiltzea, laguntza eskatzea). Ikertzaile biek adierazten dute komunikazio-estrategien bidez ikasten dela eta, horregatik, bi helburu izan ditzaketela: alde batetik, ikastea; eta bestetik, komunikatzea.

Faerch eta Kasper (1980)

Oxford-ek (1990) dio, baina:

ikaskuntzan laguntzaileak baino ez direla, ez direla erabakigarriak hizkuntza ikasteko orduan.

O’Malley eta Chamot-ek (1990) bi funtzio bereizten dituzte:

ikastea: ikas-estrategia

komunikazioa: komunikazio-estrategia

Adibidea: plumber

Gerta daiteke ikasleren batek plumber hitza ez ezagutzea eta hori komunikazio-ekintza batean erabili behar izatea.

Zer egingo du ikasleak?

Komunikazio-estrategia bat erabili dezake, hala nola, parafrasia, hoditeria konpontzen duen langilea, adierazi nahi duena esateko.

Momentu zehatz horretarako lagungarri izango zaio, baina helburua hitz hori ikastea baldin bada, beste estrategia bat erabili beharko du. Esate baterako, hiztegian bilatuko du hitza, solaskideari hitza errepikatzea eskatuko dio edota koadernoan idatziko du ez ahazteko (ikas-estrategiak).

Hainbat estrategia erabili ditzake hitza barneratzeko. Estrategia-mota bat edo bestea erabiltzea ikas-estiloaren araberakoa izango da.

Ikas estiloak

Zer dira? Ikas-estrategiekin zerikusirik ote dute?

Informazioa prozesatzeko erak

Smith (1988)

Ikasteko gaitasunak genetikak, inguruak eta norberaren eskarmentuak baldintzatuak dauden ezaugarriak

Kolb (1984)

Ezaugarri afektiboen, joera psikologikoen eta ezagutza-ezaugarrien multzoa

Rumiche-Chávarry (2013)

Ikas estrategien bidez, ikas estiloak antzeman ditzakegu

Esteban eta Ruiz (1996:121-122)

Aurrez Oxfordek egindako lanean (1993) oinarrituta, Pikabeak (2002) egindako zerrenda dakargu, ikasleen ikas-estiloen hurrenkera bat aurkezteko.

Zentzumenak erabiltzen dituzten estiloak

Jendearekin duten harremanaren arabera

Norabideen arabera

Ariketa moten arabera

Ideiak tratatzeko moduaren arabera

  • Zentzumenak erabiltzen dituzten estiloak
    • Ikuslea Ikusiz hobeto ikasten duenari deritzo: bideoak, grafikoak, liburuak
    • Entzulea Entzunez eta mintzatuz hobeto ikasten duenari deritzo: eztabaidak, audiozintak, rol-jokoak…
    • Egilea Ekinaz ikasten hobeto ikasten duenari deritzo: mugimenduzko jokoak, esku-lanak, etab.

  • Jendearekin duten harremanaren araberakoa:
    • Konparakoia. Gustuko ditu hartuemanak, eztabaidak, rol-jokoak…
    • Barnerakoia Gustuko du bakarka, bere kasa edo gertukoekin ikastea

  • Norabideen arabera
    • Intuitiboa Gustuko ditu abstrakzioa, orokortzea eta geroaldia
    • Zehatza eta sekuentziala Gustuko ditu zehaztasuna, orainaldia eta urratsez urrats aritzea.

  • Ariketa moten arabera
    • Ariketa itxi zalea Gustuko ditu ariketa zehatz eta oso arautuak: azpimarratzea, egituraketak, planifikazioak…
    • Ariketa ireki zalea Gustuko ditu egoera ez egituratuak: informazioa jasotzea, era ez sistematikoan ikastea…

  • Ideiak tratatzeko moduaren arabera
    • Globala Globaltasuna ezagutzea du gustuko: ideia nagusiak biltzea, esanahiak asmatzea, istorioen hasierak edo bukaerak asmatzea; hitz guztiak ezagutu ez arren komunikatzea du gustuko.
    • Analitikoa Gustuko ditu logika eta xehetasunak: esaldi eta hitzak zatitu eta txikitzea, arauak aztertzea eta alikatzea

Ikas-estrategiak

O’Malleyk eta Chamoteren zerrenda (1990)

  • Estrategia metakognitiboak:
    • Ikas-prozesuari buruzko gogoeta.
    • Ikasteko prestakuntza.
    • Ikas-ekintzen kontrola.
    • Autoebaluazioa.
  • Estrategia kognitiboak:
    • Gaiarekiko elkarreragina.
    • Gaiaren manipulazioa.
  • Estragegia sozio-afektiboak:
    • Beste pertsona batekiko elkarreragina.
    • Alde afektiboaren kontrola.

Klaseko ariketa

Teorian eta galdetegiko erantzunetan oinarrituta, erantzun galderok:

  1. Zein da taldean gailentzen den ikas-estiloa?
  2. Zeintzuk ikas-estrategia erabiltzen dituzue gehien? Eta gutxien?

Ikas-estrategiak lantzeko proposamenak

Adibide batzuk Etxeberria eta Garay (2012) artikulutik hartuta

Beste proposamen bat egin zuten O’Malleyk eta Chamotek (1994)

Prestakuntza fasea
Ezagutza metakognitiboa garatu. Hizkutza-ariketa laburrak taldean egin eta nola egin duten azaldu.
Aurkezpena
Ikas-estrategiak modu esplizituan irakasten dira, zer diren eta nola erabili.
Praktika
Ariketen bidez ikas-estrategien erabilera jarduera ezberdinetan txertatzen da.
Ebaluazioa
Galdeketa erantzun

Aurkezpena:

A. Chamot eta M. O ́Malley, 1994

Praktikarako proposamena:

  • Ikaskuntza kooperatiboa
  • Berdinen arteko tutoretza
  • Zientzia esperimentuak
  • Matematika problemak
  • Ikerkuntza proiektuak
  • Erreportajeak
  • Literatura

Topatu zure bidea jarduera

Entzutezko ulermena lantzen den ariketa honetan mapa batean ibilbide bat adierazteko eskatuko zaie ikasleei.

Ariketa hau egiteko estrategia hauek erabil daitezke:

  • zuzeneko estrategiak:
    • praktikatzea
    • galdetzea
    • irudiak erabiltzea
  • zeharkako estrategiak
    • arreta jartzea
Baliabide materiala
mapa baten fotokopia
Denbora
20 minutu
Nola egin
leku baten mapa lortu. Irakasleak bere mapan ibilbide batmarkatuko du, gero ikasleei nora joan behar duten azalduko dieinguruko lekuak, jendea… aipatuz.

Oxford, 1989: 106

Esanahia asmatzea irakurtzen ari diren testu batean.

Ariketa honek ikasleei irakurtzen ari diren testu baten esanahia asmatzen laguntzeaz gain, nolaasmatu duten azaltzen ere laguntzen die.

Baliabide materiala
irakurtzeko testu-zatiak.
Denbora
30-50 minutu irauten du.
Nola egin
irakasleak ikasleei asmakizunak hainbat hizkuntzatan egingo dituztela azalduko die. Gero,orri bat instrukzioekin eta irakurri behar dituzten testu-zatiekin emango die. Ikasleak, testu-zatiak irakurri ondoren, esanahi orokorra asmatzen ahaleginduko dira. Bukatzeko, ikasleek R. Oxford-ekproposatzen dituen galdera hauek erantzun beharko dituzte:
  1. Summarize the meaning of each passage in one sentence
  2. How well did you understand the meaning of each the passages above Which passages gave you the most trouble, and why?
  3. If you did not understand certain words, which ones werw they?
  4. Did you try to guess the meaning of unknown or unclear words? If so, how often? What are some examples of wunknown words you were able to guess? Whatt information did you use to make your guesses?
  5. What other information sources might you hvave used to guess the meanings? List as many sources as you can think of.
  6. Did you need tto know (or guess) the meanings of all the words in a passage in order to know (or guess) the overall meaning of the whole passage? In other words, do you need to get the details in order to get the general idea?

Oxford, 1989: 112

Irudiekin asmatzen Ariketa honek ikasleari irudiak erabiliz asmatzeko estrategiak praktikatzen lagunduko dio.

Baliabide materiala
hitzik gabeko komiki bat.
Denbora
10-30 minututan egin daitekeen ariketa da, baina erabiltzen diren komikien kopuruaren arabera, denbora hori aldakorra izan daiteke.
Nola egin
ikasleek hitzik gabeko komikietako hutsuneak xede hizkuntzan bete beharko dituzte. Irudiak hutsuneak betetzeko orduan erabilgarriak izan daitezke.

Oxford, 1989: 112

Jarduera (04)

Bideotutorialaz

  • Zer da? (definizioa)
  • Zein ezaugarri ditu?
  • Zein mota daude?
  • Adibideak aurkitu

Bideotutorialaren kalitatea ebaluatzeko errubrika sortu

Bideotutoriala sortu

LHko ikasleek euren herriko deskribapena egiteko bideoa sortu behar dute. Zuok hori egiteko laguntza-baliabidea sortu behar duzue, ikasteko estrategia desberdinak dituztela kontuan hartuaz.

Lanera