Idatzizko trebetasunak
LH-n

Hizkuntzaren Didaktika

Irakurri, idatzi, kontatu

Irakurtzea eta idaztea elkarrekin doaz

Legeak eta ideiak

Irakurketa prozesua

Irakurketaren irakaspena

Alfabetatzea

Irakaskuntza LHn

Estrategiak

Irakurri eta idatzi

Kontatzea

Trebetasunak + sekuentzia didaktikoak

Lana

Ahozko komunikazioarekin lotutako hizkuntza-trebetasunak ahaztuak izan ditu erabat gure eskola-sistemak. Eta, hala eta guztiz ere, behar-beharrezkoa da hizkuntza-trebetasunon garrantzia behar bestetan azpimarratzea, horiek emango baitiete aukera ikasleei beren komunikaziorako konpetentzia guztiz garatzeko, ikasgelan ikaskideen arteko komunikazioa errazteko eta esaten dituztenen esanahia behar bezala negoziatzeko. Esan gabe doa, noski, hori guztia funts-funtsezkoa dela gure neska-mutilek, arlo guztietan landuko dituzten ezagueren bitartez, beren trebetasun kognitibo-linguistikoak ganoraz landu ditzaten. Horrekin batera, baina, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera soziolinguistikoa zein den kontuan hartuta, eta gure hizkuntzaren erabilera soziala eta normalizazio-prozesua sustatuko baditugu, begi-bistakoa da eskolan nahitaez bultzatu behar dugula gure ikasleek elkarrekin euskaraz hitz egin dezaten.

Era berean, garbi esan behar dugu hitz egitea eta entzutea, bai eta irakurtzea eta idaztea ere, elkarrekin estu lotuta daudela, eta, beraz, komeni dela ikaskuntza-jardueren sekuentzian hizkuntza-erabileraren bi alderdiak, ulerkuntza eta ekoizpena, integratzea.

Eusko Jaurlaritzaren Legebiltzarra (2015:153)

Zer da irakurtzea?

PISA

… se entiende por competencia lectora la capacidad de un individuo para comprender, utilizar y reflexionar sobre textos escritos, con el propósito de alcanzar sus objetivos personales, desarrollar su conocimiento y sus capacidades, y participar en la sociedad.

OECD, (2014:7) *

PIRLS:

La competencia lectora es la habilidad para comprender y utilizar las formas lingüísticas requeridas y/o valoradas por el individuo. Los lectores son capaces de construir significado a partir de una variedad de textos. Leen para aprender, para participar en las comunidades de lectores del ámbito escolar y de la vida cotidiana, y para su disfrute personal.

Ministerio de Educación y Ciencia (2007:19)

Oinarrian ideiok daude:

  • Prozesu konstruktiboa eta interaktiboa da.
  • Esanahia testua eta irakurlearen arteko interakziotik eraikitzen da, horri irakurlearen eskarmentuak eragiten dio.
  • Esanahia eraikitzeko prozesuan trebetasun linguistikoek, estrategia kognitiboek eta metakognitiboek nahiz aurretiko jakintzen elkarreraginek hartzen dute parte.

Irakurtzea ulertzea da

Leer es el proceso mediante el cual se comprende el texto escrito.

Solé (1987)

Irakurtzearen ezaugarriak

Prozesu aktiboa da:

  • Testuaren esanahia eraiki egiten da; aurrez irakurleak dakienaren eta helburuen bitartez.
  • Helburua lortzea da.
  • Testuaren eta irakurlearen arteko elkarreraginezko prozesua da.

Aurreikuspen eta inferentzia prozesua da:

  • Testua irakurri baino lehen hipotesiak egiten dira eta irakurri ahala baieztatu eta ezeztatu.

Ariketa bat: irakurri hurrengo testua

roken is dodelijk

·

Erak edo motak:

  • Isilean
  • Ahoz gora

Irakurketaren irakasbide tradizionalak

Komunikazioaren ikuspegitik:

Gizartean betetzen duen helburuari ematen dio garrantzia: Ingurua material inprimatuetan (Kartelak, elikagaien etiketak, seinaleak…) aberatsa dela ikusita, haurrak ulertzen hasten dira zer funtzio betetzen dituzten irakurtzeak eta idazteak beren gizartean.

Kodea ikastearen ikuspegitik:

Zentzua ematen diegu idatzizko zeinuei, eta soinuen eta letren arteko harremana finkatzen dugu. Kontzientzia fonologikoa landu behar da.

Alfabetatze prozesuaren faseak

  • Partziala
  • Osoa
  • Finkatua

Alfabetatze partzialeko fasea

5 urteen ingurukoa

  • Zenbait letraren izena edo soinua ikasi dute ikasleek.
  • Ez dituzte erabiltzen letra guztiak, batzuk bakarrik; oro har, hasierako letrak eta, hainbatetan, azkena.
  • Oker irakurtzen dituzte antzeko letrez osatutako hitzak.

Alfabetatze osoko fasea

6 urteen ingurukoa

  • Ikasleek letren eta soinuen arteko lotura guztiak ikasi dituzte.
  • Hitzak irakurtzeko erabil ditzakete.
  • Zehazki irakurtzen dute.
  • Nekez nahasten dituzte antzeko letrez osatutako hitzak

Alfabetatze finkatuko fasea

7 urteen ingurukoa

  • Osotasuntzat ikasten dituzte hitzak, eta buruz irakurtzen dituzte.
  • Lotura fonologikoek ere hartzen dute parte fase honetan.

Ariketa bat eskolan: Zer du gogoko umeak?



+ - ++

KJO9I874ºGHU

3 urte eta 5 hile

OCIEA UEX OAEA

4 urte eta hilabete

LORAK BIE

4 urte eta 5 hile

DANSA EGTA

4 urte eta 7 hile

KOPAKO COKOA

4 urte eta 9 hile

MUEAI JOLSTA

4 urte eta 9 hile

PAIOJ OLASTEA

5 urte eta 4 hile

ESKUPPILOTAN GOLSTEA

6 urte eta hile bi

Irakurketaren irakaskuntza
Lehen Hezkuntzan

Lehen zikloan

6 eta 8 urteen artean

  • Idatzizko kodean, testu- eta formatu-motetan eta idatzizko hizkuntza erabiltzeko moduetan sakontzen dute.
  • Fonemaren eta grafemaren arteko harremana sendotzen dute.
  • LHko lehen zikloa funtsezkoa da idatzizko kodeaz jabetzeko. Gela arruntean (berezko esparruan) heldu behar diogu jabekuntza horri.

Bigarren zikloan

9 eta 11 urteen bitartean

  • Irakurtzen ikasteari uzten diote eta ikasteko irakurtzen hasten dira
  • Irakurketaren beste funtzio batzuk
    Besteak beste aisia, plazera, pertsonen arteko komunikazioa eta komunikazio soziala.

Helburua…

irakurtzen duguna ulertzen irakastea:

  • Irakurketaren funtsa da irakurtzen duguna ulertzea
  • Prozesu horren bidez eratzen dugu testuaren esanahia.
  • Prozesu konplexua da testuen esanahia eratzea.
  • Ez da prozesu automatikoa. Parte hartzen dute: motibazioak, intentzioak, pentsatzeko eta arazoak konpontzeko prozesuek eta aurre-ezagutzek.

Irakurritakoaren ulermen estrategiak

  • Dekodetzea ez da arazoa eta hitzak identifikatzeko mekanismoak garatuta daude.
  • Testuari buruz aldez aurretik dakiena erabili behar du.
  • Ulermen estrategiak erabiltzea komenigarria da:
    Metakognizioaren garrantzia (zer eta nola egiten duen ohartzea).

Irakurtzeko estrategiak

Arazoak konpontzeko edo helburu jakin bat lortzeko eman behar diren pausoak.

Ruiz & Aldekoa (2000)

Irakurri aurrekoak
garrantzitsuenak jatorrizko hiztun ez diren irakurleentzat.
Irakurri bitartean
?
Irakurri ondoren
estrategiok irakurleak zer ulertzen duen eta zer ez ohartaraztea dute helburu

Isabel Soléren berbaldi bateko bideoak: Irakurketarako estrategiak, aurretiko laguntzak, irakurri ondorengoak eta irakurri bitartean

Daniel Cassanyk sortutako baliabideak, ezagutu beharrekoak:

Irakurketa aurrekoak:

Helburuak zehazteko eta aldez aurretiko jakintza ateratzeko:

  • Xedea ulertzea
  • Kasuan kasuko edukiaren jakintza aktibatzeko

Xedea ulertzea
Zergatik irakurri behar dut?
Zertarako irakurri behar dut?

Kasuan kasuko edukiaren jakintza aktibatzeko
Zer dakit testu horren edukiaz?
Testu mota horretaz?
Zer dakit autore horretaz?
Zer dakit testuinguruaz?

Irakurri bitartean:

Ulertzen dena berrikusi eta egiaztatu, akatsen aurrean neurriak hartzeko jarduerak:

  • Inferentziak
  • Berrikustea eta laburtzea
  • Zentzua neurtzea

Inferentziak:
Zein izan liteke eleberri edo ipuin honen amaiera?
Zer proposatuko nuke hemen planteatzen den arazoa konpontzeko?
Zer esan nahi ote dezake hitz ezezagun horrek?

Berrikustea eta laburtzea:
Zer azaldu nahi zen paragrafo, atal edo kapitulu honetan?
Zer erlazio du aurrekoekin?
Berregin al dezaket azaldutako argudioen haria?

Zentzua neurtzea:
Ba ote du zentzurik testu honek?
Koherentea da?
Ulertzen da?
Zer zailtasun ditu?

Irakurri ondoren

Irakurri bitartean lortutako ezagutza laburtzeko, sintetizatzeko eta hedatzeko jarduerak.

  • Arreta ideia nagusira zuzentzea

Arreta ideia nagusira zuzentzea:
Zein da testuak ematen duen informazio ezinbestekoa, irakurketa-helburua lortzekoa?
Zer informazio jo ditzaket garrantzi gutxikoa?
Eta funtsezkoa?
Zer ekarpen egiten du testuak nik ez nekienik?
Nola antolatuko ditut ideia nagusiak zentzua izango duen testu batean?

Testu motak ere badu garrantzia…

1994n lau makrotrebetasun, helburu komunikatiboak lortzeko: hitz egitea, entzutea, irakurtzea eta idaztea. Eta mikrotrebetasunak barne, esaterako:

  1. Idazteko sistema: grafiak identifikatu, hitzak nola ordenatzen diren ikasi…
  2. Hitzak eta esaldiak: hitzak identifikatu eta esanahia…
  3. Gramatika eta sintaxia: perpausaren zatiak identifikatu…
  4. Testua eta komunikazioa (mezua): informazioa bilatu, testua zehatz ulertu, abiadura egokian irakurtzen jakin…

Horretarako proposamen didaktikoak aurkeztu zituen.

Gaur egun, ordea,…

Prácticas letradas contemporáneasa

Prácticas letradas contemporáneas por Daniel Cassany: la perspectiva sociocultural (10 min), zerrenda osoan

Oinarrizko erderazko baliabidea: http://leer.es/

MECD-ek

Idaztea eta irakurtzea lotura duten prozesu bi dira?

Tradizioan: lehenengo irakurtzen eta gero idazten.

Ondoren: batera irakatsi eta ikasi beharreko jarduera bakartzat hartu zen, fase bi dituena.

Zergatik?
Biek testu idatzia hartzen dutelako oinarritzat.

Fons Esteve (2004: 20)

Garatuta ote dituzte ikasleek gaitasunak agintzen zaizkien testuak sortzeko?

“Se escribe mucho pero se enseña poco a escribir… las prácticas explícitas de escritura, cuyo objetivo es incrementar las capacidades compositivas del alumnado, son escasas, breves y disciplinarias de lengua.”

–Cassany, Luna, & Sanz (2000:128)

Egoera horri aurre egiteko zenbait proposamen sortu ziren ideia honetan oinarrituta: Jakintza eraiki behar da ikasleak lehendik dakiena aprobetxatuta eta egoera komunikatibo jakinetan. (konstruktibismoaren ideia)

Ikuspegi konstruktibista ezin da uztartu metodologia didaktiko zehatz batekin.

Ez dago metodologia didaktiko konstruktibistarik; dagoena zera da: izaera konstruktibista duen estrategia didaktiko orokor bat.

Hizkuntza idatzia eta konstruktibismoa

Zer ikasten dugu irakurtzen ikasten dugunean?

Zer ikasten dugu idazten ikasten dugunean?

Konstruktibisten arabera, mezuak interpretatzen eta ekoizten ikasten dugu.

Irakurtzea eta idaztea ekintza sinbolikoak dira. Zergatik? Ez dira diruditena (gainazal baten gaineko trazu batzuk), baizik eta adierazten dutena.

Zergatik esaten da umeak hizkuntza idatzia eraiki egiten duela?


Umea aktiboa da, ingurunetik datorkion informazioa etengabe interpretatzen, berrantolatzen, ari delako. Umeek hasiera batean ez dute ikusten idazkera hizkuntzari lotua.

Hori prozesu geldo eta luze baten helmuga da.

Idazkera sistema interpretatu nahian, «hipotesiak» formulatu, frogatu eta birformulatu egin beharko ditu.

Kontatzea: eskolako beste egiteko bat

orain…

上班 !!