Testuingurua

Hizkuntzaren Didaktika

Hizkuntza desberdinek egoera desberdinak

XX. Mendea arte: Eskolan gehien irakatsi diren hizkuntzak, hizkuntza handiak izan dira (Idiazabal, 2003; Martí eta beste, 2005).

  1. Mendeko estatu mugen sorrerak hizkuntza gutxituen presentzia eskolan erabat baztertu zuen, eskolak hizkuntza nagusia eta bakarra irakatsI behar zuen. Nazio (kultura, hizkuntza, etnia)-estatu (ofiziala, administratiboa) kontzeptuak bateratu ziren.

Hizkuntzak nazioak eta estatuak baino askoz ere ugariagoak dira, eta ez datoz bat lurraldeetako mugekin, gainera, hizkuntza asko estatu bat baino gehiagoko lurretan hitz egiten dira (euskara adibide argia da).

Hizkuntza kontzeptua ez da zehatza; eta hizkuntza-mugak ez datoz bat geografia-mugekin. Espainian lau hizkuntza onartzen dira, baina badira beste batzuk ere, lenoesa, bablea eta aragoiko fablatik caló eta inmigranteen hizkuntzetaraino. Hala eta guztiz ere, Espainia herririk homogenoetakoa da linguistikoki, denentzako komuna den hizkuntza baitu, gaztelania, bertako hiritar gehien-gehienek ulertu eta egiten dutena.

Santiago Trancón https://www.lanuevacronica.com/lengua-nacion-estado

Idiazabal I. (2003) “Eskolaren kalitatea eta euskara” BAT Soziolinguistika Aldizkaria 49, 2003, 195-199. ISSN: 1130-8435

Martí, F., Ortega, P., Idiazabal, I., Barreña, A., Juaristi, P., Junyent, C., … Amorrortu, E. (2005). Hizkuntzen mundua. Munduko hizkuntzei buruzko txostena. Bilbo: UPV/EHU.

Hizkuntzak zergatik galtzen dira?

Hizkuntza inperialistak hedatzeak homogeneotasun linguistikoa ekarri du eta ez aniztasuna, izan ere hiztunek euren hizkuntza natiboak baztertu dituzte edota ez dituzte zaindu behar bezala, sarritan pentsatu baitute hizkuntza horiek garapen eta aurrerapen sozialaren nahiz pertsonalaren kontra doazela. Era honetan, bost kontinenteetako hizkuntza internazionalek beste zenbait baztertu eta desagertarazi dituzte.

–Moreno-Cabrera, J. C. (2008)

Iturria: ethnologue
Amerikak Afrika Europa Asia Ozeania
Instituzionala 37 194 73 203 71
Garatzeko bidean 234 542 81 362 379
Indartsua 145 1026 31 856 421
Arazoduna 309 245 50 693 234
Desagertzeko zorian 339 131 51 187 208

Hizkuntzen egoera eta hizkuntzen didaktikak

  • Hizkuntzaren transmisioa edo ondorengoetaratzea
  • Hiztun kopuru absolutua
  • Hiztun-portzentajea
  • Hizkuntzaren erabilera-eremu berrien sorrera
  • Alfabetatzerako eta hezkuntzarako materialak egotea (gramatikak, hiztegiak, idatzizko literatura, hedabideak…)
  • Gobernu eta erakundeen babesa
  • Hiztunen jarrera
  • Hizkuntza dokumentatua egotea

Lewis, M. P. (2005). Towards a categorization of endangerment of the world’s languages. SIL International.

Hizkuntza gutxituak

Irakatsi beharraz gain, indarberritu ere egin behar dira

Eta legeek ere horixe diote!

“INSTRUMENTO de ratificación de la Carta Europea de las Lenguas Regionales o Minoritarias, hecha en Estrasburgo el 5 de noviembre de 1992.

Los Estados miembros del Consejo de Europa, signatarios de la presente Carta, Considerando que la finalidad del Consejo de Europa es conseguir una unión más estrecha entre sus miembros, en articular para salvaguardar y promover los ideales y principios que son su patrimonio común;
Considerando que la protección de las lenguas regionales o minoritarias históricas de Europa, de las que algunas corren el riesgo de desaparecer con el tiempo, contribuye al mantenimiento y al desarrollo de las tradiciones y la riqueza culturales de Europa.”

–Carta Europea de las Lenguas Minoritarias o Regionales

La Declaración es un texto necesario, tal como manifiestan sus Preliminares, para «corregir los desequilibrios lingüísticos de manera que aseguren el respeto y el pleno despliegue de todas las lenguas y que establezcan los principios de una paz lingüística planetaria justa y equitativa, como factor principal de la convivencia social».

La propia voluntad de universalismo de la Declaración comporta la corrección de los desequilibrios para que se asegure el respeto y el pleno desarrollo de todas las lenguas.

–Declaración Universal de Derechos Lingüísticos

Europako Erreferentzia Marko Bateratuak:

Gaitasunak, jarduera komunikatiboak, mailak, deskribatu eta zehazten ditu helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideen oinarri gisa.
Europako Kontseiluak hartutako erabakiak dira.

Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren bidez:

Ikastetxeak duen identitatea kontuan izanik, hizkuntzaren aldetiko erabakiak hartzen dira bai alor pedagogikoan bai instituzionalean.

Adibideak

Bideoa: Hizkuntz Proiektua guraso bilera

Eta hemen bat Andaluziakoa

Hizkuntza Programak

Irakasleek ikasleekin egin beharreko jarduerak dira, eta betebeharretako bat zentroan dauden hizkuntza ezberdinen gaineko kontzientzia piztea izan daiteke.

Munduko beste eskola batzuetan zelako programez erantzuten zaie hizkuntza gutxituei?

Bideoa: Euronews Learning World - El bilingüismo en el mundo

Irakaskuntzan

Hizkuntza bat ikastean hiru faktorek eragiten dutela dio, gainera, osagarriak dira eta lotura dute:

  1. Motibazioak: Hizkuntza bat ikastera daramaten arrazoi, nahi edo interesak
  2. Ezagutzak: Hizkuntzaren funtzionamendua ulertzeko gaitasuna edo prozesua.
  3. Erabilerak.

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzaz: aurrekariak

Ikuspegia+Metodoa+Teknika

Gaitasun Komunikatiboa

Estrategiak

Trebetasunak

Gogoeta metalinguistikoa

Metodoak

Hizkuntza ulertzeko modua \(\rightarrow\) Irakasteko modua \(\rightarrow\) Metodologia ezberdinak

  • Gramatika/itzulpenak
  • Gramatika/itzulpen metodoak
  • Eredu audiolinguala (egituren errepikapena, buruz ikasi)
  • Eredu kognoszitiboa (arauak)
  • Pragmatika eta eredu nozional/komunikaziozkoa: The communicative approach

Testu horiek era egokian “erabiltzea” nahi badugu, gure lan eduki nagusiak trebezia mailakoak izango dira: hitz egiten, idazten, irakurtzen, entzuten irakastea izango da gure zeregina. Eta testu horiek gero eta hobeto erabili ahal izateko, gero eta hobeto hitz egin, idatzi, irakurri edo entzuteko, egiten dugun horren inguruko hausnarketa beharko dugu. Gramatika eta hizkuntzaren sistemaren gaineko lanak beste era bateko funtzioa hartzen du, ez da aprendizaiaren helburu, baizik eta baliabide

Lehenengo jarduera

Testu honi heldu eta landu.

Idiazabal, I., & Manterola, I. (2009). Euskal eredu elebidunak, murgilketa eta hizkuntzen irakaskuntza bateratua: kontzeptuen berrikusketa. Euskera, 54, 2–1. Eskuragarri http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/74632.pdf helbidean

Taldekideen bizipenak erreferentzia hartuta, aurkezpena datorren asterako