2 (2/3)
TOUGH-en testuan (“Cómo hacer una valoración...” ) azaltzen zaigu helduen galderek izan dezaketen eragina umeen erantzunetan. Hala ere, galderak egitea ez da erabili daitekeen estrategia bakarra umea hitz egiten eta pentsatzen bultzatzeko eta horretan laguntzeko. Edozein kasutan ere, hainbat arazo sortu daiteke umearekin berba egiterakoan. Horregatik, inportantea da gure interbentzioa ahalik eta ondoen prestatzea: aldez aurretik pentsatu nola aurkeztu umeari aginduko diogun zeregina (marrazki bilduman azaltzen den istorioa kontatzea), zer-nolako galderak egin daitezkeen, erabili ahal ditugun estrategiak zeintzuk diren, nolakoa izan daitekeen gure laguntza, etab. (bibliografia kontsultatu).