Komunikazioaren garapena lehen urteetan etxean eta eskolan
Zer behar da eraginkorki funtziona dezan?
Heldua eta haurra irudidun liburua irakurtzen
Zaintzailea (objektua seinalatuz): Begira
Haurra: (…)
Zaintzailea: Zer da hori?
Haurra: (…)
Zaintzailea: Txakurtxoa
Haurra: (…)
Zaintzailea: Bai, txakurtxoa
Zaintzailea: Nola egiten du txakurtxoak?
Haurra: (…)
Zaintzailea: Uau, uau
Haurra: Au
Zaintzailea: Holaxe, bai, uau, uau
Oinarrizko termino eta egitura linguistikoez hornitzen dute umea
Adibide bat: Helduak umearen diskurtsoa andamiatzen du
Ama: Esan izekoari non egon zaren.
Umea: Parke.
Ama: Parkean, bai, parkean egon gara. Eta zer ikusi duzu? Esan izekoari zer ikusi duzun.
Umea: Kua-kua.
Ama: Ahatetxuak, ezta?
Umea: Bai.
J -: Ipurdiʒe!
X -: Ipurdiʒe!
J -: Señor makulo!
X -: Semor makulo: budue
J -: Señor makulo kaka!
X -: Señor makulo burue.
J -: Señor makulo: (…) buru:/
señor makolo pelo: (…)
culo
Urte bukaeran sortzen diren jolasek (hartu-emanekoek, sartu-aterakoek, eraiki-botakoek, kukuarenak,….) elkarrizketaren arauak jarraitzen dituzte.
Zelakoak dira gozoagoak, aitaren musuak ala amarenak?
hazurre
hazud-de
hazuerr
hazuddddddrrrre
Mintzagaian modu jarraituan eta helduek lagundurik aritzeak inplikatzen duen oso trebetasun mugatutik berdinekin eta informazio ez partekatuen inguruan erraztasunez aritu arte bide luzea geratzen da. (M. COMADEVALL – M.C.CARDONA)
Erabilera kontestualizatua: produkzio-testuinguruaren menpe | Erabilera deskontestualizatua: produkzio-testuinguruarekiko dependentziarik ez |
---|---|
Mezua adierazteko eta ulertzeko laguntza ez-linguistikoa Produkzio-testuinguruak informazioa ematen du Ez-hitzezko kodeak erabiltzen dira |
Mezua adierazteko eta ulertzeko hitzetan oinarritu behar Produkzio-testuinguruak oso informazio gutxi Ez da ia erabiltzen ezhitzezko koderik |
Esanahia zuzenean negoziatzeko aukera | Askotan aukerarik ez esanahia zuzenean negoziatzeko |
Hiztegi eta egitura linguistiko arruntagoak | Hiztegi zehatza eta egitura linguistiko konplexuagoak |
Hizkuntza umeak besteekin komunikatzeko duen tresna izatetik, bere buruarekin komunikatzeko tresna ere bihurtuko da, eta bere inguruan jarduten lagunduko dio umeari
3 urte
: Hizkuntzak umearen jarduera laguntzen du, baina oraindik ez dio balio
bera jarduera antolatzeko, planifikatzeko,… Hala ere, bere portaera eta
besteena kontrolatzen laguntzen dio
4 urte
: Hizkuntza ekintza aurreratzen eta antolatzen hasten da. Hizkuntza
egozentrikoa.
5 urte
: Hizkuntzak ekintza aurreratzen du eta jarduera planifikatzeko eta
antolatzeko balioko dio
Besteek umearekin dituzten harremanetan hizkuntza asmo ezberdinetarako erabiliko dutenez, umea erabilera edo funtzio horietan trebatuz joango da.
Umeen hizkuntza funtzioak (J.TOUGH)
Lehenen: norberaren burua finkatu, gidatu, kontatu
Geroago: arrazoitu, iragarri, proiektatu, imajinatu
Funtzioen garapena kategoria bakoitzaren barnean ere gertatzen da:
umeak funtzio horiek burutzeko erabiltzen dituen estrategia ezberdinek adieraziko dute garapenaren zein puntutan aurkitzen den, hau da, adierazten duen pentsamenduaren konplexutasun maila
Umeak hiztegia aberastu eta hizkuntzaren oinarrizko egiturak eskuratuko ditu.
Umearen berbetaren ezaugarri formalak:
(M. Comadevall – M.C. Cardona)
Hezitzaileak kontuan hartzeko | Egitekoak |
---|---|
Haurrak komunikazio egoeratan parte hartuz ikasten du hitz egiten | Komunikazio egoerak sortu, antolatu |
Hizkuntzaren funtzio ezberdinak garatzeko, umeak askotariko komunikazio egoeratan parte hartu behar du | Era askotako komunikazio egoerak sortu, antolatu |
Behar-beharrezkoa umeak komunikazio egoeratan parte hartu nahi eta ahal izatea | Haurrarentzako esanguratsuak eta neurrikoak diren eginkizunak proposatu |
Haurrak hizkuntzaren erabilera desberdinak elkarrizketetan ikasten ditu, berak baino gehiago dakien solaskide batekin | Elkarrizketa esperientzia aberatsak bultzatu |
Elkarrizketa esperientziak onuragarriak izateko, helduak umeak esan nahi duena kontuan hartu eta haren ahalmen linguistiko eta kognitiboetara egokituko da | Elkarrizketetan, adi egon umeak esan nahi duenari eta egokitzapenak egin berbetan eta esanahietan |
Ume txikiak trebetasun komunikatiboak besteekin dituen harreman komunikatibo zuzenetan menperatzen ditu | Ume bakoitzarekin harreman indibidualak bultzatu |
Komunikazioan aurrera egiteko, oso inportanteak dira afektiboki gratifikanteak diren harremanak | Umeentzako afektiboki betegarriak diren harremanak bultzatu |