Hizkuntzalaritza

Hizkuntzaren Didaktika

Hizkuntzalaritzaren inguruko oinarritxoak

oinarritxo ñimiñoak

Zer da Hizkuntzalaritza?

  • Hizkuntzak eta hauekin zerikusia dituzten fenomenoak aztertzen dituen zientzia.
  • Hizkuntzak sistema bat bezala funtzionatzen du. Sistema horren barruan fonetika eta fonologia, morfosintaxia, lexikologia, semantika, pragmatika daude.

  • Hizkuntzen jabekuntza
  • Hizkuntzalaritza antropologikoa
  • Soziolinguistika
  • Psikolinguistika
  • Neurolinguistika
  • Hizkuntzalaritza historikoa edo konparatua
  • Korpusaren hizkuntzalaritza
  • Hizkuntzalaritza konputazionala
  • Hizkuntzalaritza aplikatua
  • …

Zer izan behar dugu kontuan hizkuntza bat ikasterakoan?

Eragiten duten elementuak asko direla esan ohi da, ikertuenak hauek dira:

  • Arreta: askotan hizkuntza bat ikasten dugunean ez ditugu gauza asko kontuan izaten… (klasean ariketa laburra)
  • Filtro afektiboak (motibazioa tartean)
  • Kanpoko eta barneko faktoreak…

Zuriek zenbat pase?

Filtro afektiboa?

  • Filtro afektiboa L2 jabekuntza/ikaste prozesua ulertzeko teoria bat da, eta L2 bat jabetzeko/ikasteko arrakasta edo hutsegitearekin lotutako aldagai emozionalak azaltzen ditu.
  • Filtro psikologiko ikustezina da eta L2 jabekuntza/ikaste prozesua erraztu edo oztopatu dezake.
  • Filtro afektiboa altua denean, ikasleak estresa, antsietatea edo konfiantza eza esperimentatu ahal ditu, eta honek L2 jabekuntza/ikaste prozesuaren arrakasta eragotzi dezake. Filtro afektiboa baxua denean L2 praktikatzeko eta ikasteko jarrera positiboa eta arriskutsu bat (beldur barik) errazten du.

Hausnarketa



    1. Filtro afektiboa kontuan hartuta, zer nolako esperientzia izan duzu beste hizkuntzak ikasterakoan?
    1. Zer egin dezakegu filtro afektiboa txikiagotzeko?

Hizkuntzaren atal nagusiak

  • Semantika
  • Pragmatika
  • Morfologia
  • Sintaxia
  • Fonetika
  • Fonologia
  • …

Semantika eta Pragmatika

Semantika

Zeinu linguistikoen esanahiaz arduratzen den hizkuntzalaritzaren azpiatala da. Semantikak esanahi batzuek besteekin duten erlazioa aztertzen du, baita hitzek erreferenteekiko erlazioan dituzten esanahi-aldaketak ere.

Etxean denok hobeto konektatzeko sare sendoa behar dugu

Hegaluzeak baporera altxatzeko sare sendoa behar dugu

Pragmatika

Hizkuntzaren erabilera zuzena aztertzen du, eta hizkuntza testuinguru zehatz batean aztertzen du.

Kotxeak eta kotxeak daude

Esate baterako

Lagun bat afaltzera gonbidatzen duzu, eta zure lagunak pastel bat hartzen duenean zure alabak esaten dio:

Pastela jaten baduzu gehiago lodituko zara!

Zu lotsatuta zaude eta ezin duzu sinetsi alabak lagunari esan diona.

Alabak esan duenak zentzua dauka: pastela jaten badugu, lodituko gara. Baina testuinguru soziala dela eta, amak interpretatzen du alabak lagunari lodi dagoela esan diola. Beraz, lehenengo esaldia, pastela jaten badugu, lodituko gara, semantikari egiten dio erreferentzia, baina esaldiaren erabilera zuzena/desegokia kasu honetan, pragmatikari.

Zuk horren antzerako adibide bat aurkitu behar duzu, ahaleginez, bizi izandako zerbait kontatuaz.

Glosarioa, semantika eta pragmatika: ariketa

Bilatu hurrengo kontzeptuen definizioa eta euskarazko adibideak aipatu:

  • hiponimoa
  • hiperonimoa
  • sinonimoa
  • antonimoa
  • homonimoa

Morfologia eta sintaxia

Qué está controlada? La caza en la zona o la zona para cazar?

  • Morfologiak hitzen barneko egitura aztertzen du.
  • Nola bereizten ditugu hitzak morfologikoki?
  • izenak, adjektiboak, aditzak, adberbioak, determinatzaileak, izenordainak, partikulak, aditz laguntzaileak, …

Aztertu hurrengo esaldia morfologikoki:

Lagunarekin etorri nintzen
Lagun-a-rekin etor(r)-i n-in-tze-n
Izena-artik.det.-soziatiboa aditz erroa-aspk. 1.per-erro.asp-1.per-irg.

Euskararen kasua

Hitza maila goreneko unitatea da, morfema unitate minimoena.

Morfema gramatikalak: funtzio gramatikal eta sintaktikoa.

  • deklinabidea, artikuluak, etab.
  • Morfema lexikalak: erro baten esanahia.
  • erro = etxe, edalontzi, zoriontasun, …

Deklinabideak

  • Izen-sintagma: kasu gramatikalak
  • Leku-denborazko kasuak

Kasu gramatikalak

  • absolutoa: Ø
    mutil bat dator
  • partitiboa: -rik
    ez du dirurik
  • ergatiboa: -k
    neskak jan du
  • datiboa: -i
    amari eman diot

Leku-denborazko kasuak

  • inesiboa: -n
    etxean, amarengan
  • leku-genitiboa: -ko/-go
    etxeko
  • adlatiboa: -tik, -ra, -rako, -raino, -rantz
    etxetik, amarengandik; etxera, amarengana; etxerako, amarenganako; etxeraino, amarenganaino; etxerantz, amarenganantz

Beste osagarri batzuk

  • genitiboa: -en
    neskaren
  • instrumentala: -z
    gazteleraz
  • soziatiboa: -kin
    neskarekin
  • motibatiboa: -(n)gatik
    neskagatik
  • destinatiboa: -entzat
    neskarentzat

Gehitxuago jakiteko

Aztertu hurrengo esaldia morfologikoki

Laguntza ariketa hau egiteko, hemen

Amaren etxera noa.

Atzo ez ginen eskolara etorri.

Hemen salda dago.

Medikuarengana joan behar dut.

Sintaxia

Sintaxiak, berriz, perpausen barneko egitura eta egitura horiek perpausan betetzen duten funtzioa.

Gehitxuago jakiteko

Glosarioa, morfologia eta sintaxia: ariketa

Bilatu hurrengo kontzeptuen definizioa eta adibideak aipatu:

  • izen-sintagma
  • aditz-sintagma
  • ergatiboa
  • komunztadura
  • perpausa

Fonetika eta Fonologia

Fonologia

Fonemak eta beraien funtzioa aztertzen dituen zientzia. Fonemak unitate linguistiko txikienak dira, ez daukate esanahirik eta abstraktuak dira. Esanahiak bereizteko balio dute: adibidez, kopa eta topa. /k/ eta /t/ ez dute esanahirik, baina bi hitz hauek bereizteko balio dute.

Fonetika

Fonetikak soinuak/hotsak eta beraien ekoizpena aztertzen dituen zientzia da. Hau da, soinuak nola eratzen diren eta nola hautematen diren. Hotsak fonemen errepresentazio materialak dira.

Fonemak eta alofonoak…

  • Pub
  • Smirnoff, zer da?
  • Nola esango zenuke euskaraz ha ido allí?
  • Eta gaztelaniaz nik esan nuen hori atzo?
  • /astekobatbearda/
  • /binolauxiliaresaltaier/

IPA euskaraz

Xhosa hizkuntza

Hizkuntza tonalak

Euskararen hotsak

Bokalak

/a/ : erdiko bokal ireki edo behekoa

/e/ : aitzineko bokal erdi-ireki edo artekoa

/i/ : aitzineko bokal itxi edo goikoa

/o/ : atzeko bokal erdi-ireki edo artekoa

/u/ : atzeko bokal itxi edo goikoa

/y/ : aitzineko bokal biribildu itxi edo goikoa, ortografikoki üz adierazten dena.

Kontsonanteak

24 fonema kontsonantiko daude. Fonemak honen arabera sailkatzen dira:

  • ahots korden ekintza
  • sudur/aho barrunbearen arteko bereizketa
  • ahoskunea
  • ahots moldea

Glosarioa, fonetika eta fonologia: ariketa

Bilatu hurrengo kontzeptuen definizioa eta euskarazko adibideak aipatu:

  • alofonoa
  • fonema
  • hiatoa
  • azentua
  • diptongo

Lehenengo ariketa nagusia

Marraztu hizkuntzaren elementuen jabekuntzaren hurrenkera.

Proposatzen diren testuak: Barreña (2012) eta Garcia et all. (2014).

Kontzeptuak sendotzeko ariketa

Alderatu glosategiko elementuen arabera euskara beste hizkuntza batekin:

https://www.hiru.eus/eu/lengua/semantica (09/10/2018)
https://prezi.com/0s5igkyblus_/pragmatika/
https://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurconte/eu/contenidos/articulo/c0301/eu_d0301008/0301008.html
https://ikasmaterialak.ehu.eus/hizkuntza-ikasketak/euskal-fonetika-fonologia/euskal-fonetika-fonologiaren-ikasketarako-gaiak.pdf

Erreferentziak

Barreña, A. (2012). Fonologiaren, lexikoaren, morfologiaren eta sintaxiaren garapena haur euskaldunengan. In Hizkuntzaz jabetzen (0-6) (Libk. 16, or. 67–107). Mendebalde Kultura Alkartea. http://www.mendebalde.com/modulos/usuariosFtp/conexion/archi524A.pdf

Garcia, I., Barreña, A., Ezeizabarrena, M. J., Almgren, M., Arratibel, N., & Barnes, J. (2014). Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzen 30-50 hila-bete bitartean: MacArthur-Bates CDI-III tresnaren euskal bertsioa. Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 88, 33–72.

Euskara Institutua, EHU. (2011). Hots motak, euskal soinuak. In Sareko Euskal Gramatika (SEG). https://www.ehu.eus/seg/fon/1/1/1