Hizkuntzaren Didaktika (2025) Haur Hezkuntza V0.5

Apunteak egiteko prozesuan daude.
Egilea
Afiliazioa

Juan Abasolo

EHU

Argitaratua

2025 11 10

Aurretikoak

Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza ikasgaiko lehenengo zatiko apunteak daude hemen, Hizkuntzaren Didaktikako zatikoak, hain zuzen.

Hamar astean zehar antolatzen dira ikasgai honetako eskolak, honela 2025 urtean, ahaleginez:

  1. astea: Aurkezpen eguna *
  2. astea: Zer da Hizkuntza | Hizkuntzalaritza
  3. astea: Hizkuntzalaritza
  4. astea: Nola ikasten du umeak hizketan | Proiektuaren aurkezpena
  5. astea: Hizkuntza patologiak
  6. astea: Hizkuntza patologiak | Ahozko hizkuntza haur hezkuntzan
  7. astea: Ahozko hizkuntza haur hezkuntzan
  8. astea: Ahozko hizkuntza haur hezkuntzan
  9. astea: Murgiltze klaseak
  10. astea: Aurkezpenak eta azterketarako azken prestaketak

Hobeto eta sakonago irakur dezakezu hemen.


Jakin beza hona iritsitako nabigatzaileak apunteok ez direla egile honek bakarrik egindakoak, baizik eta ikasgaiaren historian zehar hainbaten irakasleren lanetatik aurtengo ikasleentzat sinatzaileak sortutakoa. Batez ere, Asier Romeroren , Karla Fdz de Gamboaren eta Lorea Unamunoren lanetatik edan dute apunteok.